XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIII. BENETAkO JOKAERA Itz berri bat badegu gaur, gaztediari oso gogoko, zaiona.

Prantsesez Erderaz: engagement esaten diote.

Gizonen artean, ajola aundiko gauz bat erosi nai danean, edo, alkarren artean erabaki bat artu nai danean, zerbait agintzen danean eta abar... emandako itza beteko dan, ezaugarria ipintzen da.

Euskera zar jatorrean, zerbait baitutzea izaten da ori.

Baituta gelditzen dira ardi oek edo diru oek, agindu duana betetzen duan arte.

Baitura edo ezaugarria ipintzea, deitu genezaioke, arako engagement orri.

Compromiso esan oi da gazteleraz beste era batera.

Alegia, bere burua lotzea, bere gain zerbait artzea, itza ematea... bañan, Itzarekin batean, bere burua ere lotuaz, beteko duala adierazteko.

Itz au oso maitea dute gure gazteak.

Benetan egin nai bait-dituzte gauzak; ez axaletik onekikoa eta arekikoa bete, gaur bat esan eta biar beste bat.

Ez. Asitakoa, azkeneraño eraman, datorrena datorrela.

Ori orrela dala, norbaitek, Jaungoikoagan sinisten duala la esaten badu, gero, orrek dakarzkin ondoren guztiak bere gain artu bearko ditu.